XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARTEAREN MUNDURA ERE AMAK SORTU.

Elixir d Amore operan bada erromantza ezagun bat: Una furtiva lágrima; bertan Nemorino antzesgileak maitearen galtzea negartzen du.

Erromantza horretan zeukan Erronkariko tenoreak itxaropena jarririk.

Baina ordua iritsi zenean, nobelako gertakaria dirudien arren,(biografoek diotenez), Orkestakoak hasiak ziren erromantzako hariari musika sarrera ematen, eta hona non amaren hil berria telegramaz iristen zaion....

Zintzurra korapilo batek estuturik, eta bapatean Auñamendi hegaletako irudi lainozuak malko bilakatzen zitzaizkiolarik, itsumen tristeak hartu zuen eta abestu Gaiarrek inoiz berdinduko ez zuen moduan maitearen galtzea!.

Harriturik bezala gelditu ziren entzuleak... abestiaren lerdentasun eta egiaz; hotzikarak joak, berriz, gertakariaz ohartu zirenean.

Eta laster hasi zen jendea erronkariarra maitatzen.

Hori bait zen abeslari herrikoi honen berezitasuna, jendeak maite zuela, maite, mirestu baino gehiago.

esan ohi zuen maiz.

Harriz eginiko etxe eta karrika zaharrak.